Zortzi lan aurkeztu dira “Ez jaiak” kartel lehiaketara

2020/10/07
Bihar da bozkatzeko azken eguna

  Jairik gabeko urte honek eragin dituen sentipen eta bizipenak irudikatzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak. Zortzi lan aurkeztu dira eta udaleko web atarian herritarren eskura jarri dira, gustukoena bozkatu dezaten. Jaixetako banderinen soka gogorarazten duten koloretako musukoen soka, urteen hurrenkeran 2020.a salto batez pasatzen duen txantxikua, sagardoa eta hidrogela edalontzira edo eskuetara jaurtitzen dituzten bi eskuen itzal efektua… Jaiak/ez jaiak binomioa gogorarazten duten irudiak dira kartel lehiaketara aurkeztu direnak.

  Irabazlea, herritarren botoz hautatuko da eta bozkatzeko azken eguna bihar, urriaren 8a izango da. www.oñati.eus atariko agenda atalean egokitu da bozkatzeko bidea.

  Irabazleak 500€-ko saria jasoko du. Sari banaketa ekitaldia igandean egingo da merkatu plazan egokituko den Artisauen azokan. Aurkeztutako zortzi lanak ere bertan ikusgai jarriko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Kartel lehiaketara aurkeztu diren lanak