Zine emanaldiak etxeratze ordutegira egokitu dira

2020/10/29
Card image cap
Arratsalde eta gaueko emanaldiak bat eginda, iluntzeko 20:00tan izango dira

  Ordutegi moldaketa horren ondorioz domeketan hiru emanaldi izan ordez bi bakarrik izango dira, bai behintzat, etxeratze ordutegia 23:00tan mantentzen den bitartean. Hala, Oñatin, guztira, zazpi zine emanaldi izango ditugu astero eta ez zortzi, orain arte bezala. Aurrerantzean beraz, hauxe izango da asteroko emanaldietan izango ditugun ordu aukerak:
ostegunetako zine klub emanaldia eta ostiraleko zine komertziala, 20:00tan; zapatu eta domeketan 17:00tan haurren emanaldiak eta 20:00tan helduei zuzendutakoak eta astelehenetan, ikuslearen egunetan, 19:30tan, ohikoa denez.

  Asteburu honetarako zine sarrera zituztenei, ordaindutakoa egun gutxiren buruan itzuliko zaie. Eta sarrera berriak salgai jarri dira jada, ordutegia aldatuta.

  Gaueko zine emanaldia 20:00tara aurreratzeak Kultur etxeko aretoan programatu ohi diren ekitaldiei eragingo die, bereziki ostiral arratsaldetakoei, tarteka 18:30 edo 19:00ak inguruan  hitzaldi edota dokumental emanaldiak programatu izan baitira. Zine emanaldiek dute lehentasuna. Dena den, arau hori azaroaren 13an apurtuko da, Mila Modu taldeak disko berria zine aretoan aurkeztea eskatu baitzuen. Aurkezpena 20:00tan hasiko da, beraz, egun horretan ez da zine emanaldirik izango, lekua, ordutegia aldatu baino lehen hartu baitzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!