Zibulu berezia jarriko da mugikortasun arazoak dituzten haurrentzat Kalegoienako parkean

2015/10/28
Card image cap
Eskaera TRAUTI Hesirik gabe Elkarteak egin zuen

  Oñatin, jolas parke eta zibulu gune asko dauden arren, mugikortasun arazoak dituzten haurren beharretara egokitutakorik ez dago. Gabezia horretaz jabetuta TRAUTI Hesirik gabe elkarteak halako zibulu berezia jartzeko eskaera egin zion Udalari.

  Gurpildun aulkian doazen haurrek edo behar funtzional bereziak dituztenek ere zibuluan ibili daitezen egokitutako kolunpioa jarriko da Kalegoienako parkean. Era ezberdineko aulki-zibuluak daude. Batzuek, gurpildun aulkia bera igotzeko aukera ematen duten plataforma metalikoen modukoak dira. Baina Oñatirako haurra zuzenean jesartzen dena hautatu da. Egokitutako zibulu hauek ohikoak baino zabalagoak dira. Haurra ondo jesarrita eta jausteko arriskurik gabe egon dadin, gerritik eta sorbaldatik behera lotzeko zintak ditu.

   Udal teknikariak merkatuan dauden aukerak aztertzen ari dira eskaera egin eta lehenbailehen jarri ahal izateko.
Kalegoienako jolas-parkean lau zibulu daude eta datozen asteetan, horietako bat ordezkatuko da, gurpildun aulkian edo behar funtzional bereziak dituzten haurrentzat egokitutako zabu edo kolunpioa jarriz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!