Zapelatzak askatuko dituzte Arantzazun ostiralean

2017/12/04
Card image cap
Igeldoko Arrano etxean sendatu diren zapelatzak dira

  Arrano etxean, hainbat arrazoi tarteko, zauritutako eta gaixotutako animaliak sendatzen dituzte, helburua, ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea delarik. Azkenaldian Igeldoko babes-etxe honetan osatu dituzten hainbat zapelatz Arantzazun askatuko dituzten ostiralean, abenduaren 8an. Hori dela eta, ekintza berezia antolatu du Arantzazuko Parketxeak. Hegaztiak askatu aurretik, zapelatzei buruzko eta Arrano etxeak egiten duen lanari buruzko azalpenak emango zaizkie bertaratzen direnei. Ondoren, zapelatzak askatuko dira.

  Interesa duten guztiei 11:30tarako Parketxera hurbiltzeko gonbidapena egiten zaie. Ekintza irekia izango da, doan, baina bildu daitezkeenen kopurua aurrez ezagutzeko, izena ematea eskatzen da. Horretarako Parketxera telefonoz deitu besterik ez da egin behar: 943 78 28 94 zenbakira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!