Zabalik dago berakatz zopa lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

2019/09/16
III. Berakatz zopa lehiaketa irailaren 30ean izango da baina izena hilaren 26a bitartean eman behar da

  Talde bakoitza bi pertsonaz osatuta egon beharko da. Plaza mugatuak dira eta gehienez 15 bikotek parte hartu ahal izango dute. Lehentasuna oñatiarrei emango zaie, baina dauden plazak baino jende gehiagok izena emango balu, zozketa egingo litzateke.

  Parte hartzen duen bikote bakoitzari 20 euroko balioa duten bonoak emango zaizkio osagaiak erosteko. Udala arduratuko da lan-mahaiak jartzeaz eta parte hartzaileen esku utziko da sua eta ontziteria eramatea. Janaria prestatzeko orduan parte hartzaileek nahi duten ontziteria erabili ahal izango dute, baina lurrezko ontzian aurkeztu beharko diote epaimahaiari.

  Prestaketa lanak plazan egingo dira eta gutxienez 6 pertsonentzako kantitatea egin beharko da. Lehiakideak, beranduenera, 13:00etarako prestatu beharko du berakatz zopa. Epaimahaia prestaketa-lanak ikustera pasatuko da eta irabazlearen izena emango du, prestatutakoa probatu ondoren. Bi sari emango dira: 200 € irabazleentzat eta 100 € bigarren sailkatzen direnentzat. Baina parte hartzeko izena aurrez eman behar da, Kultur etxean. Azken eguna datorren osteguna, hilaren 26a izango da.

Iturria:Oñati Irratia

Berakatz zopa lehiaketa, iaz