Xanti Ugarte Mugarzak irabazi du jai egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketa

2019/09/06
500 euroko saria eskuratu du

  Azken ukituak ematen ari dira jai egitarauari, inprentara bidali aurretik. Iraila erdialdera herriko etxe guztietara zabalduko den esku-programaren azalean Xanti Ugarte Mugarzak sortutako irudia ikusiko da; papiroflexia erabiliz egindako txantxiku baten irudia da nagusi, Oñatiko jaixak 2019 testuarekin batera. Txantxikuaren papera berezia da gainera, jaiak gogorarazten duten marrazkiz apaindutakoa baita.

  10-11 egun barru banatuko dira jai egitarau liburuxkak etxe guztietara eta orduan, aurrez aurre ikusi ahal izango dugu Xanti Ugartek sortutako irudia.

  Xanti Ugartek 500 euroko saria eskuratuko du lehiaketa irabazteagatik.

Iturria: Oñati Irratia