Xabier Ugarte oñatiarrari herrian egindako harrerari lotuta, honako hau argitu nahi du Oñatiko Udal Gobernu Taldeak

2019/07/30

  Azken egunotan hainbat hedabidek zabaldu dutenaren harira, joan den igandean, uztailaren 28an, Xabier Ugarte oñatiarrari egin zitzaion harrera dela eta, Oñatiko Udal Gobernuak jakinarazten du ez zuela ekitaldi horretara inor bertaratzeko deialdirik egin.

  Harrera ekitaldi horren ildotik, argitu nahi genuke Oñatiko Udal Gobernuak ez zuela Udaleko informazio-euskarrietan argitaratutakoarekin zerikusirik izan.

  Aurrera begira, gaizki ulertuak ekiditeko, Udalaren izenean ematen diren albisteak modu garden eta zehatzean argitaratu daitezen, irizpide berriak eta behar besteko neurriak landuko ditu Oñatiko Udal Gobernuak.

 

Iturria: Oñatiko Udal Gobernu Taldea