X. erakusleiho lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

2017/11/14
Lehiaketaren oinarriak eta izena emateko orriak gutun bidez bidali zaizkie herriko dendariei

  Bi berrikuntza dakartza X. erakusleiho lehiaketak: batetik, sari guztiak eurotan banatuko dira, Txantxiak erretiratu baitira, eta bestetik, sari berezia parte-hartze sari bihurtuko da eta lehiaketan saririk lortu ez duten establezimenduen artean zozketaz erabakiko da. Azken Gobernu Batzarrean onartu ziren herriko dendariekin batera antolatu ohi den erakusleiho lehiaketarako oinarriak.

  Oinarriak, parte hartzeko gonbidapena eta izen-emate orria bidali zaizkie herriko merkatariei. Lehenengoek jada inskripzioa bete dute, izena emateko azken eguna abenduaren 1a izango den arren. Gutun bidez zabaldu diren izen-emate orriak udaletxean edo Sozioekonomia departamenduan, Bidebarrieta kalean, utzi behar dira. Behin izena emanda, erakusleihoak, abenduaren 6rako apainduta, muntatuta egon beharko du, eta halaxe mantendu beharko da, gutxienez, abenduaren 31ra arte. Erakusleihoan, noski, denda edo zerbitzuaren ohiko produktuak jarri beharko dira. Sari banaketa ekitaldia berriz, abenduaren 23an,13:30tan egingo da udaletxeko pleno aretoan.

  Sariak eurotan emango dira aurten. Erakusleihoen konposizioa, argiztapena, koloreak eta originaltasuna baloratuko dituzte lehiaketaren bost sariak emateko. 1500, 1000, 500, 300 eta 200 euroko sariak izango dira. Seigarrena berriz, 500 eurokoa, herritarren botoen arabera emango da. Bi bide izango dira aurten ere herritarrek botoa eman dezaten; ohikoa denez, abenduko Kontzejupetik aldizkarian argitaratuko den hautaketa orriaren bitartez eta internet bidez, iaz bezala. Abenduaren 20ra arteko epea izango da horretarako eta parte hartzen duten herritar guztien artean, 200 euroko saria zozkatuko dira. Sarien atala, parte-hartze sariaz osatuko da. lehen. Hori ere, 500 eurokoa izango da. Guztira beraz, 4700 euro banatuko dira saritan, dendarien artean, 4500.

Iturria: Oñati Irratia