Vincenzo Ferrari, zuzendari zientifiko berria Lege Soziologia Institutuan

2016/09/05
Card image cap
Italiarra, arratsaldean iritsiko da Oñatira

  Vincenzo Ferrarik harreman handia dauka Oñatiko Lege Soziologia Institutuarekin. Institutuaren beraren fundatzaileetako bat izan zen eta batzordeko kide 1989tik 2002a bitartean. Gainera, eskolak sarritan eman ditu Oñatin. Lege Soziologia Institutuarekin elkarlanean bestalde, Milango Unibertsitateko Renato Treves doktorego programako sortzaile izan zen.

  Vincenzo Ferrari 1940an jaio zen eta zuzenbidea ikasi zuen Milango Unibertsitatean. Renato Trevesen zuzendaritzapean irakasle lanetan hasi zen unibertsitateko zuzenbide eskolan bertan. Nazioartean ere, irakasle oso aktiboa izan da eta Italian ez ezik, Latinoamerika eta Espainiako hainbat unibertsitateetan aritu da ohorezko irakasle gisa. 200dik gora argitalpen zientifikoren arduradun da idazle edo editore moduan.

  Vincenzo Ferrarik 2013tik Lege Soziologia Institutuko zuzendari zientifikoa izan den Adam Czarnota-ren lekukoa hartuko du astean. Gaur arratsaldean bertan Oñatira iristea espero dute institutuko ordezkariek. Lege Soziologia institutuko zuzendari zientifiko kargua bi urtetarako hartzen da, printzipioz. Vincenzo Ferrarik ondorioz,  2018ko irailera arte beteko du arduradun akademiko lana.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!