Uztailetik aurrera Garbigune ibiltariaren zerbitzua Olakua auzoan jarriko da hilean behin

2015/06/17
Helburua, zerbitzua, San-Lorentzo, Olakua, Ugarkalde eta San Martingo auzotarrei hurbiltzea da

  Garbigune ibiltariaren zerbitzua, azoka ondoan jartzen da, hamabostean behin, ostegunetan. Zerbitzu honen bidez etxeetan sortzen diren hondakin arriskutsuak jasotzen dira, Garbiguneetako zerbitzua herritarrei hurbilduz.

  Urrats berria ematea erabaki du Debagoieneko Mankomunitateak eta Garbigune ibiltaria, herri gunean ez ezik, Olakua auzoan ere jartzea erabaki du. Hori horrela, Oñatin hamabostean behin ostegunetan ematen den zerbitzua, azoka ondokoarekin txandaka, hilean behin Olakuan beteko da. Hileko lehen zerbitzua izango da Olakuan eskainiko dena. Egutegia jakinarazi du Mankomunitateak, eta hileko lehen edo bigarren ostegunean hurbilduko da Garbigune ibiltaria Olakuara. Hondakin ezberdinak jasotzeko atalak dituen edukiontzi ibiltari hau Olakuan, BM parean, olio makinaren alboan kokatuko da. 

  Garbigune ibiltariaren zerbitzua Olakuan uztailetik aurrera jarriko da eta lehen bisita, uztailaren 9an beteko da.
Garbigune ibiltarian, aerosolak, bonbilak, inprimagailuetako kartutxoak, CD, DVD, bideo eta musika zintak, pilak, termometroak, sukaldeko eta motore olioa, bateriak, pinturak, disolbatzaileak, garbitasun produktuak eta bestelakoak utzi daitezke.

Iturria: Oñati Irratia

Garbigune ibiltaria Olauan izango da uztailaren 9an