Usakon izan diren lehen lapurreten salaketak jaso dira Udaltzaingoan

2016/06/24
Card image cap
Asteartean 4 bizikleta eta motxila bat ostu zituzten

  Urtero gertatzen da. Usakora bainua hartzera doazen lagun askok bizikletan egiten dute errekarako bidea eta bide bazterrean, lotu gabe eta zaintzarik gabe uzten dituzte. Bueltan  berriz, bizikleta falta dutenaz ohartzen dira. Hala, asteartean, 19.45ak inguruan, lau bizikleta lapurtu zituztenaren salaketak jaso dira Udaltzaingoan.

  Salaketak jaso eta hurrengo egunean jada, baliozko gauzak ez eraman eta hala eginez gero agirian ez uzteko, bizikletak kandaduz lotzeko eta ahal dela, norberaren poltsa eta bestelakoak begi bistan eta zaintzapean edukitzeko gomendioak ematen dituzten kartelak jarri zituzten Usakon bertan.

  Azken bero egun hauetan jende asko ibili da Usakon, eta halakoak aprobetxatu ohi dituzte lapurrek.

  Sare sozialen bidez, aurtengo lehen lapurreten berria zabaldu da eta udaltzainek lehen salaketak ere jaso dituzte.
Kontuz, arretaz ibiltzeko gomendioa egiten da Udaltzaingotik, eta esan bezala, bizikletak lotuta utzi eta motxila eta baliozko gainontzeko gauzen antzera, ahal dela, begi bistan eduki eta zaintzea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!