"Urzulo" filmak Txekiako mendi eta abentura zine jaialdi batean parte hartuko du

2016/07/04
Card image cap
Euskal Herritik kanpora erakutsiko da lehen aldiz

  Urzulo, Aloña Mendiko espeleologia sailak ekoitzi eta Xanti Ugarte Mugarzak osatutako ikus entzunezkoa da. AMET Urzulora sartzen hasi zenetik egindako bidearen eta oraindik, ustez geratzen denaren inguruko argibideak ematen ditu, lurrazpiko eta batzuetan ur azpiko irudien grabazioek duten zailtasun guztiarekin.

  Urzulo  Bilboko mendi film jaialdian lehiatu eta saritu zuten pasa den abenduan. Orduz geroztik, Euskal Herrian barrena hainbat lekutan erakutsi da. Baina hurrengo erronka, muga gainditu eta Txekiako Teplice nad Metují izeneko herrian egiten den mendi eta eskalada zinemaldian parte hartzea izango da.

  1980. urtean hasi zen mendi zinemaldi honek, XXI. mende hasieran nazioarteko saltoa eman zuen Europa eta Ameriketako hainbat zinemaldik osatzen duten nazioarteko mendi zinema elkartean sartuz. Aurtengo zinemaldia, 33.a, abuztu amaieran egingo da eta bertan Urzulo filme lehiatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!