Urrutxuko Garbigunea abuztuan ere egunero irekiko da, astelehenetik zapatura, goizero irekiko da.

2014/07/15
Card image cap
Oñatin bezala, Bergara eta Arrasateko Garbigunetan ere egutegi eta ordutegi berria izango da aurten.

  Debagoieneko Mankomunitateak eskualdeko hiru Garbiguneen irekiera egutegi eta ordutegia aldatu egingo du aurtengo abuztuan. Aurreko urteetan, Oñati, Bergara eta Arrasateko Garbiguneak txandakatu eta astean bi egunetan irekitzen baziren, aurten, hirurak egunero, goizero irekiko dira, astelehenetik larunbatera, goizeko 9etatik ordu bata eta erdietara.

  Garbiguneen erabilerak nabarmen gora egin du. Oñatin bereziki, hondakinak frakzioka jasotzearen ondorioz ugaritu egin da Garbigunera doazen herritarren kopurua. Hori ikusita eta herritarrenganako zerbitzua hobetze aldera hartu den erabakia da Garbiguneen egutegia zabaltzea.

  Bide batez, Garbiguneen kanpoaldean hondakinak pilatzea saihestu nahi da. Garbigunera joan eta itxita zegoela ikusita, zenbait herritarrek horixe egiten baitzuten, beste egun batean itzuli eta hondakinak behar bezala utzi ordez, kanpoan pilatu. Horrek, zaintzaileen lana korapilatzen zuen, zerbitzua ematen zen egunetan orduak ematen zituztelako kanpoko hondakinak jaso eta zegokien lekuetara eramaten.

  Halakoak errepikatu ez daitezen erabaki da abuztuan ere eskualdeko hiru Garbiguneak egunero irekitzea. Hori bai, gainontzeko hilabeteetan goiz eta arratsaldez irekitzen badira, abuztuan, goizez bakarrik zabalduko dira: 9.00-13.30.

  Ordutegi berria Garbiguneetan dauden informazio paneletan azaltzen da jada.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!