Oñatiko udala

Irailaren (agorraren) 11n egingo dute Arantzazuko artisau azoka

2011/08/30
Belar naturalekin ukenduak nola egiten diren erakutsiko dute, besteak beste. Azoka uztailaren 25ean ziren egitekoak, baina eguraldiagi kaskarragatik bertan behera utzi zuten, eta irailaren 11n egingo dutela erabaki dute.

Aurtengo azoka belarraren ingurukoa izango da, eta berauekin egin daitekeen gauzak erakutsiko dituzte. Ukenduak, apaingarriak, belar metatxoak…
Sendabelarrak ezagutzeko ibilalditxo bat egiteko aukera izango da Arantzazun, egun bertan eta adituak gidatuta; 10:30etan erlojuaren dorre ondotik irtenda, eguerdira arte. Sendabelarrok ezagutu, bildu eta gordetzen ikasteko aukera izango da, paregabeko ingurunean.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!