Urriaren 10ean egingo da administrarien lan poltsarako lehenengo azterketa

2016/09/14
Card image cap
Udalak eratu nahi duen lan poltsara 114 lagun aurkeztu dira

  Prozesu honetan, hautagaiek, hainbat azterketa gainditu beharko dituzte: proba teoriko eta praktiko bana, azterketa psikoteknikoa eta egiaztagiria aurkeztu ez dutenek euskarari dagokiona ere bai.

  Oraindik urrun dago baina jaiak tarteko, lehen azterketarako eguna jakinarazi da jada. Azterketa teorikoa urriaren 10ean egingo da, Gipuzkoako artxibo historikoan, hau da, guardia zibilen kuartel gainaldeko eraikin berdean. Azterketa 10.30tan hasiko da eta hautagaiek nortasun agiria eraman beharko dute. 114 lagun izan ziren Udalak deitutako lan poltsara aurkeztu zirenak eta guztiak onartu dira. Lan poltsara aurkeztu ahal izateko oinarrizko bi baldintza bete behar ziren: formazioz, batxilergoa, lanbide heziketa bi edo baliokidea den titulazioa izatea eta euskarari dagokionean, 3. hizkuntza eskakizunaren maila izatea.

  Langileen bajak bete edo aldian-aldian pilatu daitezkeen lanei aurre egin ahal izateko, Udalak, administrarien lan poltsa eratuko du.

  Egun hauetan bestalde, udaleko giza baliabide eta enplegu arduradunak beste hautaketa prozesu batean murgilduta daude, kale garbiketa zerbitzurako 5 pioien aukeraketa prozesuan. Lanbideren enplegu planaren baitan egingo diren kontratazioak dira. Lanbidek berak egin zuen lehenengo hautaketaren ondoren, Udalari 16 lagun proposatu zizkion. Atzo elkarrizketatu ziren eta elkarrizketa horien balorazioa egiten ari da epai mahaia. Hautatutako 5 lagunen izenak egun gutxi barru argitaratzea espero da eta horren haritik, 3 hilabetetarako lan kontratua egingo die Udalak.

Iturria: Oñatiko Udala

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!