Oñatiko udala

Urre S.A. enpresak egingo ditu Olate, Saratxo eta Arantzazuko ur jauzietako zentralaren sarrerako hoditeria zatia aldatzeko lanak.

2013/07/02
Card image cap
Behin betiko esleipena atzo egin zen eta kontratua prestatuta, datozen egunetan sinatuko da.

  14 enpresa izan dira lizitazio deialdira aurkeztu zirenak. Horietako 5ek, neurri gabeko eskaintza ekonomikoak egin zituzten eta zegokien justifikazioa eskatu ondoren, 12 izan ziren prozesuan jarraitu zutenak. Guztietan eskaintza ekonomiko merkeena aurkeztu zuena, URRE Bizkaiko enpresa izan zen.

  Lana esleitzerakoan, eskaintza ekonomikoak, 10 puntutik 9 eskuratzeko aukera ematen zuen. Horri, lanak egiteko epea eta bestelako hobekuntza proposamenei zegozkionak batuta, URRE enpresak, 96 puntu eskuratu zituen. Hurrengoarekiko 5 punturen aldea atereaz.

  Kontratazio mahaiak egindako puntu banaketa ikusita, lanak, Aulestiko eraikuntza enpresari esleitzea erabaki da. Onartutako aurrekontua, 260 mila euro gehi BEZa da, lizitaziorako zehaztu zen diru partida baino 140 mila euro merkeago.

  Atzo bertan argitaratu zen behin betiko esleipenaren iragarkia. Orain, kontratua prestatuko da eta sinatu bezain pronto lanak martxan jarriko dira. Lehenik noski, materiala eskuratzea izango da, 181 metrotan  errematxatutako altzairuzko hoditeria zaharra aldatuko baita. Materiala ez ezik, obra gunea ere prestatu beharko da, hoditeria berria leku oso malkartsuan eta iristeko zaila den lekuan jarri beharko baita. Beraz, garraio eta muntaketa bide alternatiboak erabili beharko dira.

  Lanak egiteko epea mugatua da, lau hilabetekoa lizitazio deialdian zehaztu zenez. 

  Olate, Saratxo eta Arantzazuko ur jauzietako zentralaren sarrerako hoditeria zatia aldatzeko lanok, Boslan ingeniería y consultoria etxeak egindako proiektuaren arabera egingo dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!