Uribarri auzoa 16an hotela eratzearen gaia aztertuko da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/10/22
Card image cap
Haurrak eta Gazteria eta Kirol batzordeetako gaiak ere jorratuko dira

  Soraluze hotela izan zenekoa berritu eta zabaltzeko asmoa dago. Eraberritze lanetarako proiektua aztertu du Hirigintza batzordeak eta xehetasunak emango zaizkie gobernu taldeko kideei, arratsaldean egingo duten asteroko bileran.

  Haurrak eta Gazteria batzordetik berriz, Gaztelekuan azarorako antolatu dituzten ekintzak aurkeztuko dira eta Goazen 7.0 antzerki emanaldia Oñatin egiteko jaso den proposamena ere azalduko da. Bide batez, Covid-19aren eraginez Ludoteka martxoan itxi beharra izan zenez, bertako tasaren zati proportzionala itzultzea proposatuko zaie gobernu taldeko ordezkariei.

  Kirol batzordeak azkenik, bi gai eramango ditu gaurko bilerara: Aloña Mendiko futbol sailaren eskaera eta Euskal Espeleologoen Elkargoko eskaera.

  15:45tan hasiko da gaurko bilera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!