Ur mozketa izango da bihar Zañartu auzoan eta Garagaltzako 29, 30 eta 48 zenbakidun eraikinetan

2019/07/09
Card image cap
Upaingoa txakolindegirako ur hartunea egin behar da

  Bihar goizean, 8:30tatik 12:00tara ez dute urik izango Zañartuko auzo osoan eta Garagaltzako hiru eraikinetan, 29, 30 eta 48 zenbakidunetan, hain zuzen ere.  Upaingoa txakolindegirako ur hartunea prestatzen aritu dira aurreko egunetan, eta bihar, hodia sare nagusira lotuko da. Baina horretarako ur hornidura eten behar da. Ondorioz, hiru ordu eta erdiz, 8:30tatik 12:00ak arte, inguruko etxeak urik gabe izango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!