Ur mozketa izango da bihar arratsaldean 3etatik 6tara

2015/03/03
Card image cap
Martzelino Zelaia, Aita Lizarralde eta Lazarraga kaleei eta Kalebarria eta Kalegoienako eraikin banari eragingo die.

  Guztira, 16 bebarruri eragingo die biharko ur mozketa horrek.

  Dirudienez, ur ihesa edo fuga antzeman dute Etxaluze aldamenean eta horixe konpontzeko lanak egingo dira bihar arratsaldean. Ur ihesa txikia da Gipuzkoako Urak enpresako teknikariek atzo egiaztatu ahal izan zutenez eta hasieran, ur mozketa hiru ordutarako programatu bada ere, lehenago konpondu eta hornidura berriro bere onera ekartzea espero dute.

  Baina bihar arratsaldean, 3etatik 6tara ez da urik izango honako kale eta zenbakidun bebarruetan: Kale barria 52, Marzelino Zelaia 1etik 9ra, Aita Lizarralde 2-4 eta 6an, Lazarraga kaleko 2 eta 4an eta Kalegoienako 1 zenbakidunean.

  Konponketa lan txikia egin behar da eta pare bat ordutan egitea espero da baina badaezpada, hiru orduko etena iragarri da biharko, arratsaldeko 3etatik 6tara. 

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!