Ur mozketa berria iragarri da biharko San Lorentzo auzoan.

2013/03/11
Hoditeria aldatzeko egiten ari diren lanen baitan mozketa gehiago izango dira datozen egunotan, baina oraingoz, biharkoa da zehaztu eta jakinarazi den bakarra.

  Bihar goizean, 8:30etik 12:30era, ez da urik izango, San Lorentzo auzoko 25, 26, 27, 28, 53, 56, 57 eta 58 zenbakidun eraikinetan.

  San Lorentzo auzoan, dakizuenez, goialdeko etxeek duten ur presio arazoa konpontzen ari dira. Ura ponpatzeko sistema jarri da baina hau lanean jarri aurretik, zaharkituta dauden hodiak aldatzen ari dira.
Lan hauen baitan, pasa den astean, bi ur mozketa gauzatu ziren eta biharko beste bat iragarrita dago, esan bezala. Ez da azkena izango ordea, Gipuzkoako urak enpresako teknikoek adierazi digutenez. Aste honetan bertan beste ur mozketa bat izan daitekeela aurreratu digute baina eguna finkatu gabe. Horren berri jaso bezain pronto jakinaraziko dizuegu.

  Biharko, eta hori bai ziurra da, San Lorentzo auzoko25, 26, 27, 28, 53, 56, 57 eta 58 zenbakidun eraikinetan lau orduko ur mozketa izango dute goizean. 8.30-12.30 ez dute urik izango.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!