Oñatiko udala

Unibertsitatera sartzeko azterketara aurkeztu ziren 76 oñatiarrek gainditu dute

2019/06/14
Card image cap
Emaitzak onak izan dira

  Orokorrean, esan bezala, Oñatiko ikasleen emaitzak onak izan dira selektibitate moduan ezagutzen zen azterketaldiaren lehen deialdian. Guztiek aprobatu dute eta notak ere onak izan direla esan digute bigarren hezkuntzako ikastetxeetan. Orain, notak unibertsitatean ikasi nahi duten graduan izena emateko aukera ematen ote dien ikusi beharko dute, gainditzeak ez baitu hori bermatzen.

  Giza Zientzien batxilergokoen matematika azterketak hainbat gazteren kexa sortu du aurten ere. Galderen planteamendua modu korapilatsuan azaltzen omen zen, nahiz eta egin beharreko ariketa ez zen bereziki konplexua. Tarteka- tarteka halako kexak kaleratzen dira baina ez dute bestelako ondoriorik izaten, ez bada azterketa egin duenaren nota apur bat jaitsi dezakeela. Eta hori bai ikasle gehienen kezka izaten da.

  Iaz ez bezala, ekaineko lehen deialdi honetan Oñatiko ikasle denek gainditu dute unibertsitatera sartzeko ebaluazioa aurten. Hurrengo deialdia uztailaren 3, 4 eta 5ean izango da. Horretara ere, Oñatin ikasi duten hainbat lagun joango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!