Unibertsitatera sartzeko azterketak egitera Oñatitik joan ziren 83 ikasleek gainditu dituzte

2016/06/17
Matematikako azterketa batekin arazoak izanagatik, selektibitateko emaitzak onak izan dira,

  Orokorrean, Oñatiko ikasleen emaitzak onak izan dira selektibitateko lehen azterketaldian. Guztiek aprobatu dute eta notak ere onak izan direla esan digute bigarren hezkuntzako hiru ikastetxeetan. Nahiz eta batzuek, gizarte zientzitara egokitutako matematikako azterketan, arazoak izan zituzten. Gaia, kurtsoko kurrikulumean sartuta zegoela adierazi du Euskal Herriko Unibertsitateak, eta hala dela onartu digute hainbat matematika irakaslek, baina, galderaren planteamendua oso nahasgarria zela erantsita. Horrek, zenbait ikasleei, espero zuten nota ez lortzea eragin die, baina selektibitatea gainditzeko adina atera dute guztiek.

  Orain, ikasi nahi duten unibertsitate fakultatean zehazten den gutxieneko nota zaindu beharko dute, sartu daitezkeen jakiteko. Fakultateetako sarrera nota ere aldatu egiten da urtetik urtera.

  Oñatiko ikasleen aprobatu portzentaia beraz, % 100koa izan da beste urte batez. Beti ez da hala gertatzen, bat edo bi izan ohi dira eta selektibitatea aprobatu ezinik geratzen direnak, baina aurten, hirugarren urtez jarraian, guztiek gainditu dute.

  Selektibitatearen hurrengo deialdia, urteko bigarrena, uztailaren 6,7 eta 8an izango da.

Iturria: Oñati Irratia