Oñatiko udala

Unibertsitate etorbidetik saihesbiderantz irteteko aldapa itxi egingo da datorren astelehenean.

2014/04/04
Errepidea babesten duen horma zati bat konpondu behar da.

  Orain egun batzuk auto batek istripua izan zuen, horma joaz. Jo ez ezik, horma zati bat ere apurtu zuen eta orain, konponketa lanak egin behar dira. Lanak, datorren aste hasieran egingo direla jakinarazi digute udaltzaingotik. Horretan arituko diren langileak babestearren, lanak dirauten bitartean, errepidea trafikorako itxi egingo da. Ondorioz, astelehenean, unibertsitate etorbideko errotondatik gora, saihesbiderantz doan errepidea itxita egongo da. Ibilgailuek, saihesbidera irteteko, Ibarrako irteera erabili beharko dute.

  Unibertsitate etorbidetik San Joan kalera doan errepidean, goranzko norabidean doana da itxiko dena. Oraingoz errepide itxiera egun bakarrerako iragarri dute baina lanak amaituko ez balira, asteartean ere itxita izango litzatekeela adierazi digu udaltzain buruak. Baina hori, lanak aurrera doazen heinean erabakiko da.

  Astelehenean bai, gogoratu, Unibertsitate etorbidetik San Joan kalera doan bidea itxi egingo dela eta saihesbidera irteteko, Ibarratik barrena joan beharko dela.    

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!