ULMA Packaging-ek planta berria inauguratu du

2018/01/17
Card image cap
Markel Olano Ahaldun Nagusia gonbidatu dute eta ekitaldiaren aurretik kooperatibako arduradunekin batzartu da

  Ulma Packaging-ek Goribarren egokitu duen planta berriak 5000 m2ko azalera dauka, mi mailatan banatuta. Ulma Packaging-en jarduera ontziratzeko makinen diseinua eta fabrikazioa da. Instalazio berriak termozigilatze lanetara bideratu da eta urtean, 400 makina baino gehiago ekoizteko ahalmena izango du.

  Cecilio Lejarreta, Packaging-eko gerentearen hitzetan, planta berriak kooperatiba negozioaren nazioarteko posizioa indartzen du, ontziratzearen sektorerako makina eta giltza erako soluzio automatizatuetan munduko lider gisa. Ulma Packaging-ek 18 filial propio ditu Europa, Amerika eta Afrikako herrialde ezberdinetan. Horrez gain, kontinente guztietako 60 herrialde baino gehiagora iristen den banaketa sarea dauka. Hala, bere esportazioak ia mundu guztira iristen dira.

  Markel Olano Ahaldun Nagusia, Ainhoa Aizpuru  Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua eta Mikel Biain alkatea gonbidatu ditu Ulmak gaurko inaugurazio ekitaldira. Lehenik kooperatibako ordezkariekin batzarra egin dute eta ULMAk dituen asmo eta erronken berri eman zaie. Ondoren, Goribar auzoan egokitu den planta berriko instalazioak bisitatu dituzte eta inaugurazio ekitaldian parte hartu dute.

  Ulma Packaging-eko planta berriak 5 milioi euroko inbertsioa eskatu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!