ULMA Handling Systems-ek intsektu-proteina ekoizteko lehenengo instalazio automatizatua garatu du

2021/01/21
Card image cap
Intsektuen hazkuntzarako munduko haztegi bertikal handiena eraikitzen lagundu dio sektorean liderra den YNSECT enpresari

  Intsektu proteina ekoizteko lehen haztegi bertikal automatizatua eraikitzen lagundu du ULMA Handling Systems-ek. Europako Batzordeak eta Bio-based Industries Joint Undertaking elkarteak 20 milioi eurorekin  finantzatutako proiektua da eta helburua, Tenebrio molinor kakalardoa eskala industrialean haztea da, animalien elikadurarako eta ongarrietarako premium osagai gisa erabili ahal izateko. Intsektuen hazkundearen sektorean munduko liderra den Ynsect enpresaren haztegia Frantziako Amiens Metropole-n dago.

  ULMA-k bi produkzio-alor garatu ditu, intsektuak behar bezala ugaltzeko eta ahalik eta ondoen hazteko bereziki diseinatutako zortzi garabi pilatzaile dituztenak. Halaber, instalazioan garraiagailuak, jasogailuak, pilagailuak, iraulgailuak eta erretiluak automatikoki garbitzeko eta lehortzeko tunelak daude, baita produktibitatearen eta intsektuen hazkundearen jarraipena egiteko eredu prediktiboak garatzeko aukera ematen duten datu-sentsoreak ere. Proiektuaren berezitasun nagusia da intsektuak ekoizteko prozesuaren sinkronizazio harmonikoa bermatu behar dela, une oro intsektu bakoitzaren bizi-zikloa errespetatuz.

  Haztegi bertikal hau, munduko handiena izateaz gain, karbono aztarna negatiboa izango duen lehenengoa da, isurtzen duena baino CO2 gehiago saihestu eta harrapatzen baitu. Amiens-eko instalazioaren ateak 2022an irekiko dira, eta munduko lehenengo 4.0 haztegi bertikaletako bat izango da; guztiz automatizatua, energia eta tokia aurrezteko hazkuntza bertikaleko teknikekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!