Oñatiko udala

UEMAren berripapera etxeetara banatzen ari dira

2017/07/05
Card image cap
Turismoak euskararen erabileran duen eraginari buruzko erreportajea jasotzen du

  Euskara da gure postalik ederrena! izenburuko erreportajean euskara turismo eskaintzan nabarmentzeko egindako saiakeren berri ematen da. Izan ere, hori baita etxeetara banatzen ari diren UEMAren berripapereko gai nagusia, turismoa. Udalerri euskaldunetako gazteen topaketei buruzko artikulu bat eta beste hainbat gai ere jorratzen dira Berripaperaren 45. zenbaki honetan. UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatearekin bat egin duten azken udalen berri ere ematen da. Gabiria eta Igorre batuta, UEMA 84 udalek osatzen dute gaur egun eta guztien artean 245.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.

  UEMAk, urtean bi berripaper argitaratzen ditu eta mankomunitateko partaide diren herrietan banatzen da. Gurean orain, etxez etxe uzten ari den hau, urteko lehena da, bigarrena, neguan banatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!