UEMAren Berripapera eta mahaiko egutegia banatuko ditu udalak

2020/12/19
Card image cap
Berripapera etxeetara banatzen hasi dira eta egutegiak denda eta ostalaritza lokaletara eramango dira

  Urtean bi aldiz argitaratzen du UEMAk Berripapera, baina aurten udaberrian banatu ohi den aldizkaria bertsio digitalean zabaldu zen soilik, Covid-19 pandemiaren ondorioz. Orain, ordea, Berripaperaren 52. zenbakia dena, etxeko postontzietara banatuko du udalak, UEMAk egiten duenaren berri herritar guztiengana iritsi dadin.

  Horrez gain, herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduei ere mahaiko egutegi bat banatuko zaie. Egutegiarekin batera bidalitako eskutitzean beren jardunarekin lotutako kartelak, oharrak, menuak, fakturak eta abar doan jasotzeko aukera dutela gogoraraziko zaie. Orain, gainera erraza da euskarazko kartelak lortzea. Izan ere, UEMAk webgune berezitu bat sortu du kartelen eskaerak egiteko edo  zuzenean  bertatik  jaisteko. Horretarako, www.uema.eus/kartelak helbidera jo dezakete hala nahi duten dendari eta ostalariek.

  Oñatiko udalak eta UEMAk eskaintzen duten zerbitzu honen helburua da kalean euskarari lekua egitea, eta erakustea gurea euskaraz bizi den herria dela. Horretarako, hain zuzen, ezinbestekoa da dendetan eta ostalaritza guneetan euskara erabili eta ikusaraztea.
 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!