Udazkeneko kultur programazioa, Gabonetako argiteria eta auzokonpost guneen erabilera hobetzeko proposamena aztergai dira arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/10/29
Card image cap
26 gai jaso dira lan zerrendan

  Gai asko gobernu taldeak arratsaldean jorratzeko, azkenaldian izaten direnekin alderatuta. Izan ere, zortzi batzorde informatibo ezberdinetan landu diren gaiak eramango baitira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrera.

  Zerbitzuak eta Landa Garapena batzordeak aurkeztutakoak dira ugarienak. Udazkena aurrera doan honetan urte-sasoiari dagozkion bi ohiko eskaera aztertuko dira: plazan txurroak saltzeko postua jartzea eta gaztain erreak saltzeko eskaera. Eskaeren atal horretan, San Andres kooperatibak egindakoa edota asteroko azokan salmenta postu berri bat jartzekoa ere mahai gainean izango dira.

  Gabonetako argiteriaz ere arituko dira arratsaldeko bilera gobernu taldeko kideak eta udal lorategi eta berdeguneen mantentze zerbitzu kontratua luzatzeko proposamena aztergai izango dute, besteak beste.

  Ingurumen batzordeak auzokonpost guneen erabilera hobetzeko proposamena aurkeztuko du; auzokonpost guneen erabileraren jarraipena egin eta erabiltzaileei zuzendutako prestakuntza emateko proposamena izango da. Kultura batzordeak udazkenerako antolatu duen egitarauaren berri emango du bileran eta Ongizate Zerbitzuak batzordeak Bergarako Gureak lantegira doazen oñatiarren garraio gastuak arintzeko dirulaguntzen gaia azalduko du.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!