Udaltzaingoak zerbitzua moldatu du, Covid-ari aurre egiteko prebentzio neurri gisa

2020/12/11
Card image cap
Lau udaltzaineko talde finkotan egiten dute lan, txandaka

  Lan egiteko talde finkoak eratzea eta ordutegi eta egutegiak moldatzea ekarri du Covid-19ak udaltzaingora. Helburua, zerbitzu egokia eman eta aldi berean, langileen osasuna zaintzeko prebentzio neurriak ahalik eta eraginkorrenak izatea.

  Oñatin lanean ari diren 12 udaltzainak hiru taldetan banatu dira eta 4 laguneko lan talde finkoak eratu dira. Pertsona berdinez osatutako taldeak dira eta bikoteak ere beti berdinak. Horrela, lankideen arteko kutsatze aukera mugatu nahi da. Gainera, taldeen arteko harremanik ez da; talde bakoitzak egun osoko txandak betetzen ditu, 12 edo 14 orduko lan jardunak eginez. Horiek noski, jai egunekin txandakatzen dituzte.

  Zerbitzuaren birmoldaketa honek ordutegian eragina izan du. Egun, udaltzainek 21:00tan amaitzen dute eta hasi berriz, egunaren arabera: astelehenetik larunbatera, 7:00tan eta igande eta jaiegunetan, 9:00tan. Horrek esanahi du, asteburutan ordu erdi lehenago sartzen direla lanera, eta amaitu aldiz, ordu erdi lehenago, egunero. Azaroaren 30ean indarrean sartu ziren aldaketa guzti hauek 2021eko apirilaren 30era arte mantenduko dira, printzipioz, eta beti ere, unean uneko behar bereziak kontutan hartuta.

  Udaltzainen lan taldeak eta jardun egutegi eta ordutegia moldatu den bezala, beste udal zerbitzutan ere moldaketak egin dira. Nagusiki, langileen kokapenari dagokionean aldaketak egin dira, zerbitzu bereko langileen arteko kutsatze arriskua murrizteko. Hala, udaletxean lan egiten zuten hainbat langile beste udal eraikin batzuetara aldatu dira eta udaletxean bertan geratu direnak berriz, bulego edo lantokiz aldatu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!