Udaltzain lehena bi plaza betetzeko deialdia argitaratu da

2017/01/20
Card image cap
Barne promozioz beteko dira Oñatin udaltzain diren karrerako funtzionarien artean

  Horiek dira hautaketa prozesura aurkezteko lehenengo bi baldintzak, hau da, Oñatiko udaleko karrerako funtzionario izatea eta agente kategorian zerbitzu aktiboan egotea, gutxienez bi urteko antzinatasunaz. Horrezaz gain, euskarari dagokionean, 3. hizkuntza eskakizunaren maila izatea eta B gida baimena izatea ere eskatzen da.

  Udal plantillan egun ez dago udaltzain lehena kategoria duen langilerik. Horregatik, halako bi plaza ateratzea erabaki zen iazko azaroaren 24ko Tokiko Gobernu Batzarrean. Oinarriak urtarrilaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eta deialdia berriz, gaurko BOEn kaleratu da. Horrekin jada, interesa duten udaltzainak lanpostuetara aurkezteko eskaera bete dezakete. Izan ere, plantillako 10 udaltzain dira udaltzain lehena lanpostu hauetara aurkeztu daitezkenak, baina hartarako eskaera egin behar dute.

  Udaltzain lehena bi plazak barne promozioz beteko dira eta hautaketa, oposizio-lehiaketa sistemaz egingo da. Horrek esanahi du, lehiaketa fasean esperientzia, antzinatasuna eta formakuntza osagarria baloratuko dela eta oposizio aldian berriz, hainbat azterketa gainditu beharko direla.

  Bihar irekitzen da udaltzain lehena bi plaza hauetara aurkezteko epea, otsailaren 9ra arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!