Udaletxeko telefono zerbitzua eten egingo da 14:00tatik 15:00tara

2021/01/26
Hainbat egokitze lan egiten ari dira instalatu berri den zentralitan

  Goizean zehar jada hainbat arazo izan dira udaletxeko telefono deietan. 010 doako zenbakira edota 943 780 411 zenbakira deituta seinalerik ez zuen ematen. Izan ere, telefono zentralita berria jarri dute udaletxean eta hainbat doiketa edo ajuste egiten ari dira. Hainbat froga egingo dira arratsaldean, aipatu arazoak konpontze aldera, eta ondorioz, zerbitzua ordubetez etengo da, 14:00tatik 15:00tara. Ordubete horretan ez da udaletxeko zentralitara atxikita dauden udal zerbitzuekin telefonoz harremanetan jartzerik izango, hau da, udaletxean bertan kokatuta dauden zerbitzuez gain Ongizate zerbitzuak eta soziekonomia bulegoekin, Kiroldegiarekin, Gaztelekuarekin eta Kultur etxearekin ezin izango da telefonoz aritu. Bertatik ere ezingo da deirik egin.

  Zerbitzua hobetzeko asmoz egingo den eten honek eragindako eragozpenak barkatzeko eskatuz oharra zabaldu da udaletik.

Iturria: Oñati Irratia