Udaletxeko berokuntza-sistema ezartzeko lizitazioa abian da

2016/03/31
Card image cap
Egungo berogailu elektrikoak kendu eta gas bidezko berokuntza sistema jarriko da

  Udaletxeko berokuntza sistema aldatu eta beharrezko gas instalazioa egiteko lanak, publizitate gabeko prozedura negoziatuz esleituko dira.

  Udaletxeko berokuntza hobetzeko gas-galdara jarriko da eraikinaren teilatupeko solairuan eta erradiadoreak bulegoetan. Gainera, beheko solairuak duen altuera kontuan hartuta, bertan konbektoreak jartzea erabaki da. Hala, lanak egiteko sektorean diharduten hiru enpresa gonbidatu dira beren proposamenak aurkeztera. Proposamenetan lan hauek jaso beharko dira: gas-instalazio hartzailea, gas- galdararen gela, hoditeria, isolamendua, erradiadoreak, proiektua eta legeztapena. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 146.000 € da. Lanak, hiru hilabeteko epean egin beharko dira.

  Lizitaziora gonbidatu diren hiru enpresei, apirilaren 15era arteko epea eman zaie proposamenak aurkezteko.  Gero, jasotako eskaintzak baloratuko dira. Irizpide nagusia, proposamen ekonomikoa izango da. Gehienera lortu ahal izango diren 70 puntutik 40, eskaintza ekonomikoak emango ditu eta proposatutako hobekuntzek berriz, gainontzeko 30ak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!