Udaletxeko balkoietako barandak margotu egingo dira

2016/05/23
Horretarako aurrekontua onartu zen azken Tokiko Gobernu Batzarrean

  Udazkenean udaletxeko balkoi eta barandak konpondu ondoren, margotzea erabaki da. Horretarako aurrekontu ezberdinak eskatu dira eta lana, Pinturas Urbia enpresari ematea erabaki berri da. Udaletxeko baranda margotzeko lanak, 1.320 €-ko aurrekontua du, BEZa kanpo. Horri, margotzea xamurtuko duen plataforma baten alokairua batu behar zaio. Elpavas enpresari 5 egunez plataforma jasotzailea alokatuko zaio.

  Udaletxeko baranda margotzea erabaki bada ere, lanak noiz egingo diren zehazteko dago oraindik. Lehenbailehen egin nahi dira baina eguraldia eta pintorearen disponibilitatea ere kontutan hartu behar dira. Margotze lan hauek eginda, hori bai, iazko udazkenean hasi ziren eraberritze lanak guztiz osatuko dira.

  Udaletxeko balkoiak egoera txarrean zeuden, harriak jausteko arriskua zegoela. Izan ere, balkoiak apaintzeko orain urte batzuk jarri ziren lorontziek harria bereziki kaltetu zuten. Landareak erregadiatzean galtzen zen urak eta jausitako lurrak ez ezik, lorontzien azpian pilatzen zen hezetasunak, harria kaltetzen zuela ikusi zen. Ondorioz, lehenengo lana, lorontziak kentzea izan zen. Ondoren,  balkoiko harrien azaleko garbiketa egin zen eta egoera txarrean zeuden junturetako morteroak garbitu eta kolonizazio biologikoa kendu zen. Prebentzio neurri gisa gainera, produktu biozida bat aplikatu zen eta  jostura diren herdoildutako burdinak aldatu eta altzairu herdoilgaitzeko grapa berriak jarri ziren. Pitzadura eta junturak ere konponduko ziren. Udazkenean egin ziren lan horiek osatuz, balkoiko barandak margotzea erabaki berri da.

Iturria: Oñati Irratia

Balkoiak konpontzeko lanak iazko udazkenean (Arg. DV)