Udalekuetako begirale izateko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta puntuazioa argitaratu da

2021/05/13
Card image cap
(Arg: Goiena)
75 begirale kontratatzea aurreikusten da

  116 lagunek eman zuten izena udaleku irekietan begirale izateko eta gehienak, 104, onartu dira. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak atzo argitaratu ziren. Aldi berean, onartutakoek adierazi eta egiaztatutako merituen balorazioa egin da eta puntuazioaren behin-behineko zerrenda ere, argitaratu da. Zerrendak, udaletxeko iragarki taulan eta www.oñati.eus atarian ikusgai daude.

  Hautagai bakoitzaren puntuazioari dagokionean behin-behineko zerrenda jakinarazi da. Horrek esanahi du erreklamazioak egin eta aldaketak egon daitezkeela. Erreklamazioetarako azken eguna datorren osteguna, hilaren 20a izango da. Dena den, behin behineko puntuazio horiek berrikusi ahal izateko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da bihartik astelehenera bitartean, telefonoz, 645 005 672 zenbakira deituta edo posta elektronikoz, mezua, gazteria@onati.eus helbidera bidalita.

  Behin ostegunean erreklamazioetarako epea amaitu, eta aurkezten direnak ebatzi ondoren, puntuazioaren araberako zerrenda argitaratuko da. 75 begirale kontratatzea aurreikusten da; Covid-ari aurre egiteko azken dekretuaren arabera, 6 haurreko begirale bat ratioa bete behar da. Errefortzuko begiraleak kontratatzea ere aurreikusi da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!