Udalekuetako begirale izateko bigarren deialdira aurkeztu direnen onartu eta baztertuen zerrenda eta puntuazioa argitaratu da

2019/06/21

  28 lagunek eman zuten izena udaleku irekietan begirale izateko bigarren deialdian. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda osatuta, 7 hautagai baztertu egin dira, eskatutako euskara maila egiaztatu ez dutelako, titulazioa presentatu ez dutelako edota sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa falta dutela. Aldi berean, onartu diren 21 hautagaien merituak aztertu eta baloratu dira eta bakoitzari dagozkion puntuak argitaratu dira. Guztia, udaletxeko iragarki taulan eta web orrian jarri da.

  Argitaratu den zerrendaren amaieran garbi adierazten da, begiraleak kontratatzerakoan, lehentasuna, lehen epean izena eman eta onartu zirenek dutela. Baina azken orduko bajak betetzeko, lehen zerrenda hori agortuta, bigarren honetara joko da ordezkoak kontratatzeko.

  Aurtengo udaleku irekietan inoizko parte hartzerik handiena izango da eta ondorioz, inoizko begirale kopuru handiena kontratatuko du udalak, 72 hain zuzen ere. Hauek izan ditzaketen bajak betetzeko zailtasunak egon zitezkeela eta, begirale izateko bigarren deialdia egitea erabaki zuen udalak.

Iturria: Oñati Irratia