Udaleku irekietan begirale izateko izena eman duten 76 lagunak onartu dira eta egiaztatutako merituen araberako puntuazioa banatu da.

2014/05/07
Zerrenda, udaletxeko iragarki taulan eta udal web gunean dago ikusgai.

  Berez bi dira argitaratu diren zerrendak: hautaketa prozesura onartu diren hautagaien zerrenda batetik, esan bezala, inor ez baita baztertu; eta bakoitzak egiaztatu dituen merituen balorazioa eginda, puntuazio-ordena ezartzen duen hautagaien zerrenda, bestetik.

  Atzo arratsaldean bertan argitaratu ziren zerrendak, erreklamazioak aurkezteko hiru eguneko epea irekiz. Zuzenketaren bat eskatu nahi duenak edota aurkeztutako dokumentazioa osatzeko epea ostiralean amaitzen da,  hau da, maiatzaren 9an. Epe berbera finkatu da derrigorrezkoak diren formakuntza saioetara joaterik ez duenak hala adierazi dezan. Prestaketa saio horiek maiatzaren 24an eta ekainaren 27an egingo dira baina joateko ezintasuna dutenei udalean jakinaraztea eskatzen zaie.

  Jaso daitezkeen alegazio eta meritu osagarrien arabera, oraingoz behin betikoa den puntuazio zerrenda errebisatuko da eta behin betikoa, datorren astelehenean argitaratuko da. Bigarren zerrenda horretan oinarrituko da udala udalekuetako begiraleak kontratatzeko. Zenbat beharko diren ezin da esan oraindik. 344 neska mutikok eman dute izena baina hauek zenbat taldetan bilduko diren, udalekuetako arduradunek bihar egingo duten koordinazio bileran erabakiko da. Eta noski, sortzen diren taldeen arabera hainbat begirale kontratatuko dira.

Iturria: Oñati irratia