Udaleko giza baliabideak eta antolakuntza departamenturako errefortzuko langile bat kontratatzeko azterketaldia amaitu da

2017/10/05
Card image cap
Asteartean egin zen azterketa praktikoaren emaitzak argitaratu dira

  Bi ziren probara aurkezteko aukera zuten hautagaiak eta bakarrak gainditu du. Atzo arratsaldean argitaratu ziren emaitzak behin behinekoak dira eta erreklamazioak aurkezteko urriaren 11ra arteko epea finkatu da.  Azterketa teoriko eta praktikoa eginda, hautaketa prozesuari zegokion azterketaldia osatu da, bi atalak gainditu dituen hautagaiak eskatutako euskara maila agiri bidez ziurtatu baitzuen.

  Udaleko giza baliabideak eta antolakuntza departamenturako errefortzuko langilea oposizio-lehiaketa bidez hautatuko zela iragarri zen. Ondorioz, azterketaldia amaituta, egiaztatu diren merituak baloratuko dira lehiaketa fasean, hau da, lan eskarmentua eta formazio osagarria. Bakarra da, behin behineko emaitzak gogoan, azterketaldia gainditu duen hautagaia eta horren merituak soilik baloratuko ditu epai mahaiak. Ohikoa denez, puntuazioa jende agirian jarriko da udaletxeko iragarki taulan eta udal web atarian.

  Bigarren aldia da udalak, giza baliabideak eta antolakuntza departamenduan aldi baterako programa gauzatu ahal izateko errefortzuko langile bat hautatzeko prozesua egiten duela. Lehenengoa 2015eko azaroan abiatu zen, baina orduan ez zen azterketaldia osatu hautagaiek ez baitzuten eskatutako maila erakutsi. Ondorioz, prozesua bertan behera utzi zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!