Oñatiko udala

Udalaren jabetzapekoak diren bi etxebizitza sozialen alokairua aztergai izango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2015/03/05
Card image cap
Bat alokatzeko jaso diren eskaerak eta besterako eskaerak ez jaso izana aztertuko da.

  Erantzun guztiz ezberdina jaso dute udalak azken hilabeteotan alokairura atera dituen bi etxebizitzen eskaintzek. Zubillaga auzoko 38.ean hutsik dagoen etxebizitza hartzeko ez da inolako eskaerarik aurkeztu eta Bidebarrieta kaleko 24an, maiatzean hustuko den etxebizitzak berriz, hainbat herritarren interesa sortu du.

  Zubillaga 38, lehenengo ezkerra den etxebizitza alokatzeko deialdi berria egitea proposatuko da gaurko Gobernu Batzarrean.  Bidebarrieta 24, 3.D etxebizitzaren kasuan berriz, jaso diren eskaerak aztertuko dira eta aurrez zehaztuta dagoen baremoaren arabera puntu gehien lortu dituen eskatzailea nor den ikusiko da. Printzipioz, horri eskainiko zaio etxea alokairuan, dituen diru sarreren araberako errenta finkatuz. Baina Bidebarrietako etxebizitza hau okupatuta dago, egungo maizterraren kontratua, maiatzaren 31an beteko da.

  Bi gai horiek Gobernu Batzarrera ongizate zerbitzuen eskutik iritsiko dira, beste zortzi gairen antzera, tartean, eguneko zentroaren kalitatea eta ISO 9001 zertifikazioa edo Saltoka elkarteak egindako eskaera ere aztertuko dira.

  Orokorrean, gobernu taldearen gaurko bilerarako 29 gaiko lan zerrenda osatu da. Asko tramitezkoak direla baina "partaidetza, komunikazioa eta barne antolamendua" departamentuaren eskutik, Zuazola-Larraña institutuarekin hitzarmena sinatzea proposatuko da. Larrañako ikasle batek kiroldegian eta mantenu lanetan praktikak egin ditzan hitzarmena sinatuko dute udalak eta Zuazola-Larraña institutuak.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!