Udalak lau pioi kontratatzeko lan eskaintza argitaratu da

2015/07/07
Interesatuek, izena, astelehenera arte Lanbide enplegu zerbitzuan eman dezakete

  Izena emateko bi bide daude:Lanbideren web atarian sartuz, zuzenean, edo bertan agertzen den telefono zenbakietako batera deituz. Batera edo bestera, www.lanbide.euskadi.eus atarian sartu behar da. Izena ematerakoan, nortasun agiria, DARDE aztarna eta lan eskaintzaren kode zenbakia eskatuko da.

  Oinarrizko hiru baldintza bete behar dira Udalak, sei hilabeterako bete asmo dituen pioi lanpostu hauetara aurkezteko: Oñatin erroldatuta egotea eta eskola ziurtagiria eta B gida baimena izatea. Lanbide enplegu zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda egon behar da. Horrezaz gain, baso lanetan arituko izana baloratuko da.
Izan ere, Udalak, Lanbiderekin elkar lanean kontratatuko dituen lau pioietatik hiru, baso lanetan arituko baitira hasieran. Mendiko lanak amaituta, udal brigadara batuko dira. Auzoak eta landa garapena arloan arituko direnek auzo-bideen mantenuan, areken garbiketan, belarra mozten edota Aloña aldean, larreetako karduak mozten arituko dira nagusiki. Horretarako, basolanetan esperientzia izatea eskatzen da. Udal brigadan arituko denak berriz, oinarrizko mantenu lanak eta muntaia-desmuntaia lanetan jardun beharko du. Laurei, sei hilabeterako egun osoko kontratua egingo zaie.

  Hautagaiek, lehen izen ematea Lanbideren bitartez egin beharko dute baina langileen hautaketa Udalak berak egingo du. Lanbidetik jasotzen diren hautagaiak elkarrizketatuko dira eta beharrezko agiriak eskatuko zaizkie balorazioa egiteko.

  Mendiko lanak lehenbailehen hastea komeni denez, hautaketa prozesua bera ahalik eta arinen egin asmo da. Izen ematea, datorren astelehena bitartean eginda, langileak, hilea amaitu baino lehen jada lanean hastea nahi da.
Atzo arratsaldean zintzilikatu zen lanbideko lan eskaintzatan Oñatiko udalak kontratatuko dituen lau pioietarako iragarkia eta gaur eguerdira arte, 13 lagunek eman dute izena.

Iturria: Oñati Irratia