Udalak, larrialdietan erabili ahal izateko etxebizitza soziala prestatuko du Postetxean.

2012/07/20
Egun hutsik eta udalaren jabetzakoak diren bi etxebizitzetako bat egokitzeko lanak egingo dira.

  Posta etxean dauden bi etxebizitza udalaren jabetzakoak dira. Emergentzia kasuan berehala erabiltzeko moduko etxebizitzarik ez duela eta, udalak, postetxeko etxebizitzetako bat egokitzea erabaki du.

  Egun hutsik dagoen etxea erabili ahal izateko, hainbat konponketa lan egin behar dira. Barue enpresak egin du egokitze lanen proiektua. Horren arabera, etxean, igeltseritza, iturgintza eta elektrizitate konponketak ez ezik, kristaldegi eta margoketa lanak egingo dira. Lanek, guztira, ia 15.700 euroko aurrekontua dute.

  Postetxean udalak dituen bi etxebizitzetatik bat egokituko da orain. Lanak lehenbailehen hasi asmo dira, urte akaberarako etxebizitza erabiltzeko moduan egon dadin.

  Udalak, alokairurako hainbat etxebizitza ditu baina orain egokituko den hau izango da emergentziaren bat gertatuz gero berehalakoan erabiltzeko moduan izango den lehena.

  Etorkizunean, helburu berbera izango duten beste etxebizitza sozial batzuk eskuratuko ditu udalak San Martin etxaldean. Baina horiek eraikitzen ari dira eta amaitzerako denbora beharko da oraindik.
Zain egon gabe, larrialdietarako etxebizitza bat lehenbailehen prestatu nahi da.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!