Udalak, ingurumen izaerako 5 ekintza diruz lagunduko ditu.

2013/11/20
Guztira, 15.000 euro banatuko dira, herriko hainbat zuhaizti seinaleztatu, ur zozoaren monitorizazioa egin eta Okola 6 kobazuloan lanak egiteko.

  Bost proiektu aurkeztu ziren ingurumen izaerako ekintzetarako udalak kaleratu zituen diru laguntzetara. Eta bostak babestea erabaki da.

  San Martin, Olapoto eta Santa Lutzia seinaleztatuz, zuhaiztiak eta bertako ondarea babestu eta balorean jartzeko hiru herritarren egitasmoak jaso ziren. Bakoitzak ia 5.000 euroko aurrekontua zuen eta udalak, ia 3.500 eurona emango dizkie. Oñatiko erreketan dabiltzan ur zozoen monitorizazioa zen jasotako beste proposamen bat. Honek, aurrekontu txikia du, 224 euro eta udalak guztiz babestuko du. Ingurumen izaerako ekintzen diru laguntzetara aurkeztu zen bosgarren egitasmoa, Aloña Mendiko espeleologia taldearena da eta Okola 6 kobazuloan hainbat lan egitea aurre ikusten du. Ia 6.500 euroko aurrekontua presentatu zen eta udalak, ia 4.500 euro ematea onartu du. Bata eta bestekoak batuz, diru laguntza hauek jasotzeko aurkeztu diren proiektuen kostuaren %69a udalak emandako diruaz estaliko da.

  Lehen aldiz eman ditu aurten udalak, ingurumen izaerako ekintzetarako diru laguntza hauek baina urteroko bihurtzeko asmoarekin. Aurten, berandu kaleratu dira baina aurrerantzean, deialdia urte hasieran zabaltzeko asmoa dago. Hala, lanak, diru laguntza ematen den urte horretan zehar egin beharko dira. Lehen deialdi honetan esan bezala berandu ibili dira eta ondorioz, diruz babestutako lanak egiteko epea urte naturaletik haratago luzatzea erabaki du udaleko ingurumen departamentuak. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!