Udalak, gizon eta emakumeen arteko benetako aukera-berdintasuna lortzeko lan egiteko konpromisoa berretsi du martxoaren 8ko adierazpenean.

2012/03/08

  Berdintasun batzordean aho batez onartutako adierazpenak, aurretik hartutako konpromisoak berretsi eta gizon-emakumeen arteko parekotasunaren bidean bultzakada berria emateko asmoz onartu zen.

  Onartutako idatziak dioenez, Euskal Herrian aldaketa garaia bizi dugu. Aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko garaia eta emakumeak aldaketa horren subjektuak izan daitezen politika feminista garatzea ezinbesteko konpromisoa da.

  Era berean udalak bultzatuko duen politika feministak hainbat puntu kontutan hartuko dituela zehazten du. Hara nola, emakumeok jasaten dugun zapalkuntza egiturazkoa dela dio, egiturazkoa, egungo sistema kapitalistan ezinbesteko zutabe den patriarkatua oinarri duelako. Horretxegatik, egungo eredua iraultzeko politika integrala garatzea ezinbestekoa dela dio udal adierazpenak.

  Politika feministak gizon eta emakumeen arteko harreman eredu berri bat eraikitzea helburu duela dio idatziak eta politika honen definizioa, mugimendu feministarekin eta emakume taldeekin egin behar dela aldarrikatzen du eta herrian sortzen diren politika guztietan ikuspegi feminista kontutan izango dela gaineratzen du