Udalak gazte taldeek garatutako jarduerak eta egitarauetarako diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu berri du.

2012/03/07
Diru-laguntzak, urteko programaketarako, kultur sormena eta hedapenerako, materiala erosi eta berritzeko eta ez ohiko jardueretarako bideratuko dira.

   Diru-laguntza hauen eskatzaileak, gazte mailako irabazi asmorik gabeko herriko erakunde, talde edo norbanakoak izango dira. Deialdira aurkezteko nahikoa izango da talde eskatzailearen erdiak eta banakako eskatzaileak Oñatin erroldatuta egotea eta 12 eta 30 urte bitartekoak izatea.

  Udaleko gaztedia sailak 2006an onartu eta indarrean jarri zuen diru-laguntzak emateko bide sistematizatu hau. Deialdia, hala ere, urtero berritzen da. Aurtengo deialdia, gaur bertan argitaratu da Gipuzkoako aldizkari ofizialean, eskaerak egiteko epea zabalduz, apirilaren 16a arte.

  Diru-laguntza hauek eskuratzeko, eskatzaileek gazte informazio bulegoan eskuratuko duten eskaera fitxa idazki ofiziala bete behar dute eta honekin batera hainbat agiri aurkeztu behar dituzte: taldearen orain arteko jarduerak eta helburuak laburtzen dituen kurrikulum modukoa, taldearen arduradunen nortasun agiriaren fotokopia eta aurkezten duten egitarau bakoitzeko eskaera fitxa bana. Ekintzaren fitxan, urteko gastu sarreren aurrekontua, aurreikusten diren epe eta datak eta helburuak zehaztu behar dira.

  Diru-laguntza hauek ematerakoan, egingo den jarduera edo programaren kalitatea eta ekintza kopurua hartuko dira kontutan besteak beste.

  Talde eskatzaileak urtean zehar herriko giza-kultur mugimendua sustatzen laguntzen ote duen eta duen jarraipen eta egonkortasuna ere baloratuko dira. Proposatutako ekintzak herriko gazte guztiei zuzentzea eta taldearen lanean euskararen erabilpena sustatzea ere kontutan hartuko dira.
Aurten, gaztedia batzordeak 10 mila euro banatuko ditu arlo horretan diharduten herriko talde edo banakakoen artean.

  Dirulaguntzaren kantitatea, dena den mugatua izango da beti ere presentatzen den egitasmoaren arabera.
Dirulaguntza hauek eskatzeko epe nagusia apirilaren 16an amaituko da. Lehen deialdi honetan diru partida osoa agortuko ez balitz, urriaren 15etik aurrera beste 20 eguneko epe berria zabalduko da. 

  Iaz, besteak beste, Golpe de estado eta Josu Zubiari materiala erosteko laguntza eman zitzaien, EZ! Taldeari bideoklipa grabatu ahal izateko eta Hestura taldeari diskoa grabatzeko.

Informazioa gehiago "tramiteak/diru laguntzak" atalean.