Udalak, eskola agendak egingo ditu 2012-2013 ikasturterako.

2012/07/19
Card image cap
6 eta 18 urte arteko herriko ikasle guztiek jasoko dute herriko euskara eta hirigintza uztartuko dituen Oñatiko Eskola Agenda.

  Udaberrian martxan jarri ziren hezkuntza mahaien ondorioa da Oñatiko eskola agenda. Udalak, herriko hiru ikastetxeekin elkarlanean, hiru mahai osatu zituen guztion intereserako hainbat gai landu ahal izateko. Mahai horietako batek, gurasoen formazioa lantzen du, beste batek autobus zerbitzua partekatzeko aukera eta hirugarrenak, euskara eta euskal kultura. Hirugarren mahai honen ekimena da hain zuzen, Oñatiko eskola agenda.

  Oñatiko ikasleen agenda honek bi zutabe nagusi izango ditu: euskara, Oñatiko euskara aldaera konkretuki, eta herriko hirigintza.

  Agenda hau Oñatiko euskara lantzeko bitarteko gisa planteatu da, hala, jasoko dituen testuak Oñatiko euskaran joango dira.

  Hirigintza aldetik, berriz, herria zelan aldatu den erakutsi nahi zaie haur eta gazteei. Horretarako, Udal Artxiboan gordetzen diren garai bateko argazkiak erabiliko dira. Baina osagarri gisa, turismo bulegoarekin elkarlanean eta beti ere ikasleen adinaren arabera, bisita gidatu ezberdinak eskaintzeko asmoa dago.

  Bi hilabete eskas falta dira ikasturte berria hasi dadin eta Oñatiko eskola agenda hau da inprenta bidean da jada. Diseinua, maketazioa eta inpresio lana GERTUn egingo da, aurrekontua berriz, 3.300 euro gehi BEZ izango da. 1.200 ale argitaratuko dira eta kurtsoa hastearekin batera, 6 eta 18 urte arteko herriko ikasle guztiei banatuko zaie.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!