Udalak bi landa-bide hormigonatzeko diru laguntza emango du.

2015/01/27
Proiektu bakoitzera 17.000 euro bideratuko dira.

  Iaz lehen aldiz eskaini zituen udalak, udalerriko landa-bideak hormigonatzeko diru laguntza hauek. Ekainean, diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartuta, deialdia, urrian argitaratu zen eta epe barruan lau eskaera aurkeztu ziren. Ugartondo baserrira doan bidea, Duruarandik Gorozbizkarrera doana, Sanoner Etxeberrirako bidea eta Eltzikorta baserrira doana hormigonatzeko proiektuak aurkeztu ziren.

  Eskaera horietako batek ez zuen diru laguntza hauen xedearekin bat egiten bidea asfaltatuta dagoelako. Eta beste bat baztertu egin zen, proposatutako bidearen alternatiba den beste bide egokiagoa badagoelako eta asfaltatuta dagoelako.
Kontutan hartuta, diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideen atalean, gehienez 2 eskaera diruz laguntzea aurre ikusten zela, Sanoner Etxeberrirako bidea eta Eltzikorta baserrirako bidea hormigonatzeko eskaerak ontzat jo ziren. Dena den, eta diru laguntzetarako baldintzetan zehazten zen baremazioaren arabera baloratu ziren eta baserriaren nekazaritza jarduera eta baserriaren eta herri gunearen arteko distantzia baloratu zen. Azkenean esan bezala, onartutako proiektu bakoitzera 17.000 eurona bideratzea erabaki da.

  Orain, diru laguntzaren erdia ordainduko da eta proiektuan jasotako lanak egiteko sei hilabeteko epea emango da. Behin lanak amaituta eta ordain agiriak aurkeztuta, diru laguntzaren beste erdia kobratuko dute.

Iturria: Oñati irratia