Udalak alokairura atera dituen hiru etxebizitzetarako onartu eta baztertuen izenak argitaratu dira

2016/04/30
Card image cap
Onartutakoen puntuazioa ere jende agirian dago

  Udaletxeko iragarki taulan eta web atarian jarri dira ikusgai, Bidebarrieta kaleko 24an Udalak alokairurako eskaini dituen hiru etxebizitzetakoren bat eskatu eta prozesura onartu eta baztertu direnen zerrenda. 13 eskaera jaso ziren, horietako batek atzera egin du eta beste bost ez dira onartu. 

  Oñatin  gutxienez azken 5 urtetan erroldatuta egon eta bertan bizitzea eta gehienezko diru sarrera batzuk ez gainditzea eskatzen zen alokairu deialdian parte hartu ahal izateko, baina prozesutik baztertu diren eskatzaileak, baldintzaren bat ez dute bete. Argitaratu den zerrenda, dena den, behin behinekoa da eta 15 eguneko epea dago, alegazio edo erreklamazioren bat aurkezteko. Aldi berean, onartu diren 7 eskatzaileen egoera sozio ekonomiko familiarra baloratu da eta bakoitzari dagokion puntuazioa ere argitaratu da. Kasu honetan ere, alegazio eta erreklamazioetarako 15 egun daude.

  Udalak, udazkenean hutsik geratuko diren Bidebarrieta kalea 24ko  2- B, 2-D eta 3-C etxebizitzak berriro alokatzeko prozesua abian du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!