Udalak, aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du.

2014/09/10
Eusko jaurlaritzak homologatutako titulu ofiziala eskuratzeko ikastaro hau, Oñatin eta euskaraz emango da.

  “Haur eta gazteen aisialdirako begirale” ikastaroa, teoria eta praktika uztartuko dituen ikastaroa da. Urrian hasi eta maiatzera arte luzatuko da eta larunbatetan emango da, 9.00-14.00 eta 15.00-18.00. Horri, hiru asteburu osoko jarduna batu behar zaio. Guztira, 202 ordu teoriko eta 120 praktiko osatuko dira.

  Udalak antolatutako formazio ikastaro honetan parte hartzeko, adinez nagusi izan behar da edo gutxienez,  2015ean 18 urte betetzea. Titulua eskuratzeko ezinbestekoak diren praktikak egiteko, 18 urte beteta izatea eskatzen baita.

  Ikastaroak, 500 euroko matrikula kostua du baina udalak, herritarrentzako diru laguntzak emango ditu. Langabetu edo ikasleentzak matrikula kostuaren ehuneko 75a diruz lagunduz eta gainontzeko herritarren kasuan, matrikula erdia estaliz. Diru laguntza hauek eskuratu ahal izateko, Oñatin erroldatuta egon behar da eta ikastaroaren aprobetxamendu ona erakutsi behar da, titulua eskuratuz eta gutxienez, % 90eko asistentzia beteaz.

  Astelehenean ireki zen aisialdiko begirale ikastaro honetan izena emateko epea. Azken eguna, hilaren 26a izango da. Izena, udaleko web orrian sartuta eman behar da.

Plazak mugatuak dira eta lehentasuna, oñatiarrek izango dute.

  Informazio gehiagorako, udaletxeko telefono zenbakira deituta, 943 78 04 11 zenbakira deituta, Iñaki Akizurekin berba egin behar da.

  Eta informazioa eskaintzeko helburuarekin hain zuzen ere, bilera irekia antolatu da biharko. Bilera, udalak Bidebarrieta kaleko 22an duen erabilera anitzeko gelan izango da. Garai batean, Laixanen bulegoa izan zenekoan. Zita, bihar da, esan bezala, arratsaldeko 6 eta erdietan.

Iturria: Oñati irratia