Udalak, 5 pioi eta nekazal teknikari bat kontratatuko ditu.

2013/02/25
Langabeziari aurre egiteko udal enplegu planean zehaztu ziren 6 lanpostu hauen deialdiak, lanbide.net atarian argitaratu dira. Interesatuek, izena, hilaren 27a bitartean eman behar dute.

  Eta izena emateko lanbide zerbitzuko web gunean sartu behar da, hori baita, inskripzioa egiteko bide bakarra: www.lanbide.net

  Lanpostu hauetara aurkeztu ahal izateko langabetua izan behar da eta Debagoienean bizi. Oñatin erroldatuta egotea baloratu egingo da baita, eskatutako lanetan esperientzia izatea ere. Eta betebeharreko lanei dagokienean esan, pioien kasuan, mantenimendu lanak egingo dituztela, espazio urbanoen seinalizazioan margotze lanak, hiri hondakinen kudeaketarako azpiegituren ezartze lanak eta abar.

  Nekazal teknikariaren kasuan berriz, Agenda 21eko plana, basoko ordenazio plana, jasangarritasun plana edota auzo-bideen mantenu plana berrikusi beharko ditu. Nekazal teknika lanpostura aurkeztu ahal izateko, nekazal ingeniaritza teknikoa, basogintzako ingeniaritza teknikoa, ingeniaritza agronomoa edo mendi ingeniaritzako lehen hiru kurtsoak gaindituta izan edo ingurumen teknikaria izan behar da. Euskarari dagokionean, EGA maila izatea ere eskatzen da.  Pioi lanetarako aldiz, eskola ziurtagiria izatea nahikoa da.

  Eskaera guztiak, esan bezala, lanbide zerbitzuko web gunetik bideratuko dira. Otsailaren 27a bitartean eskaera egiten dutenen zerrenda udal arduradunen esku utziko dira eta gero, hautagaiekin, elkarrizketa pertsonalak egingo dira.

  Udalak, 6 langile hauek 6 hilabetetarako eta jardun osoz kontratatuko ditu. Interesa dutenek, lanposturako baldintzak lanbideren web gunean ikusi ditzake eta izen ematea ere, bertatik bideratu behar da. Izena emateko epea, otsailaren 27an amaituko da.   

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!