Udalak, 24 mila euroko ekarpena egingo dio aurten Zubillagako abere hiltegiari.

2014/02/26
Oñatiko udala, hiltegiko parte diren 12 udaletako bat da.

  Pasa den azaroaren 22an egin zen hiltegiko Batzar Orokorra. Bileran, besteak beste, 2014ko aurrekontuak onartu ziren eta sozietatean partaide diren herriek egin beharreko ekarpena ere bai. 12 dira Zubillagako hiltegia elkartean parte hartzen duten udalak, eta guztien artean, 185 mila euroko ekarpena egingo dute aurten. Diru ekarpen hau hiltegiak dituen maileguak, finantza errentamenduak eta beste batzuek sortutako gastuei aurre egiteko erabiliko da.

  Oñatiko udalak, Zubillagako hiltegia elkarteko kapitalaren %13aren jabe den aldetik, 24.000 euroko ekarpena egin beharko du. Berez, sozietatearen Batzar Orokorrean, udalen ekarpen ekonomikoa bi zatitan banatzea onartu zen arren, Oñatiko udalak bakarrean ordaintzea erabaki du. Beraz, ordainketa bakarrean likidatuko du 24.000 euroko ekarpen hori.

Iturria: Oñati irratia

Argazkia: http://zubillagahiltegia.com