Udalak, 14.000 euroko ekarpena egingo dio Zubillagako abere hiltegiari urteko lehen ordainketa kontzeptuan

2016/02/08
Oñati hiltegiko parte diren 12 udaletako bat da

  Abenduaren 16an egin zen Batzar Orokorrean, hiltegiko aurtengo aurrekontuak onartu ziren eta sozietatean partaide diren herriek egin beharreko ekarpena ere bai. 12 dira Zubillagako Hiltegia elkartean parte hartzen duten udalak, eta guztien artean, 215.000 euroko ekarpena egingo dute aurten. Ekarpena, hiltegiak dituen maileguak, finantza errentamenduak eta beste batzuek sortutako gastuei aurre egiteko erabiltzen da.

  Oñatiko Udalak, Zubillagako Hiltegia elkarteko kapitalaren % 13aren jabe den aldetik 28.122 euroko ekarpena egingo du aurten. Orain, lehen  zatiaren ordainketa egitea erabaki da, 14.061 euro ordainduko dira.

  Zubillagako Hiltegiko elkartea, merkatal izaerako elkarte publikoa da eta  inguruko 12 udalek parte hartzen dute. Debagoienako zortziak eta Aramariorekin batera, Urola Garaiko Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko udalak ere bazkide dira. Bakoitzak, duen biztanle kopuruaren eta abelburu kopuruaren arabera diru ekarpena egin zuen hasieran eta hala jarraitzen dute.

Iturria: Oñati Irratia